Atletismo Txikia ekimena hartuko du bihar, Bermeok
Bermeoko Taraska Atletismo taldeak Bermeoko Udalaren Kirol Patronatuaren laguntzagaz antolatuta, Atletismo Txikia ekimena egingo dute zapatuan, Bermeon.Bizkaiko Atletismo Federazioaren ekintza hori eskola kirol egutegiaren baitan egiten den 2017-2018 d...
Bizkaiko Atletismo Federazioaren ekintza hori eskola kirol egutegiaren baitan egiten den 2017-2018 denboraldiko lehenengo atletismo lehiaketa dela azaldu dute.
Atletismo Txikia ekimenean, benjaminek eta alebinek parte hartuko dute, eta honakoak izango dira parte hartzaileek egin beharko dituzten probak: 50 metro leunak, 50 metro heziak, vortex xabalina, jauzi hirukoitza eta erreleboak.
Bizkaiko atleta gazteenek, hortaz, hitzordua daukate zapatuan Bermeon. Artza frontoian batuko dira, 11:30ean hasi eta 13:00ak bitartean.