Eibar-Nabarniz ibilbidea egiteko hitzordua zapaturako jarri dute
Zapatuan egingo dute 41. Eibar-Nabarniz ibilbidea. 06:00etan irtengo dira Nabarnizetik, eta Gernika-Lumon geldialdia egingo dute jendea batzeko. Martxari 07:00etan ekingo diotela azaldu dute antolatzaileek.Gutxi gorabehera 28 kilometroko ibilbidea buru...
Gutxi gorabehera 28 kilometroko ibilbidea burutuko dute. Parte hartzen dutenek, besteren artean, Zengotitagane (826 metro) igo beharko dute lehenengo, eta handik Oiz (1.029 metro) mendirantz abiatuko dira. Hain zuzen, bi horiek dira zeharkatuko dituzten mendate edo mendi garaienak.
Ondoren, San Kristobal ermitan anoa postu bat izango dute jan-edanagaz, atseden apur bat hartzen duten bitartean indarberritzeko. Ganbe (396 metro), Astorkigana (235 metro), Kanpona (504 metro, MiƱarria (435 metro) eta Arrola (532 metro) zeharkatuko dituzte Nabarnizera heldu aurretik. Ohitura den legez, bukaeran hamaiketakoa izango dute, eta gura duenak Herriko Tabernan bazkaldu ahal izango du.