Hiru traineruren arteko desafioa egongo da bihar, Lekeitioko uretan
Isuntza Arraun Elkarteak antolatuta, arraun desafioa egongo da bihar, Lekeitioko uretan. Hiru traineru aterako dira uretara, 11:00etatik aurrera: Isuntzaren gizonezkoen arraunlari beteranoen trainerua, Isuntzaren aurtengo gizonezkoen taldea eta Lea-Art...
Hiru traineruek zehaztuta daukate erronka. Aurtengo gizonezkoen taldeak ez dietela 30 segundo aterako apustu egin dute beteranoek; aurtengo taldeak, aldiz, beteranoei 20 segundo aterako dizkietela jokatuko dute, eta neskek, berriz, beste biekiko minutu eta erdi ez dituztela galduko diote.
Arraun elkarteak herriko arraunlariak animatu eta norgehiagoka ikustera gonbidatu ditu herritarrak. Estropada amaituta, urteko bazkaria egingo dute Ekaitz elkartean.