Oroitzapenak eta esker oneko hitzak, Markina-Xemeingo Bera Kruz ikastolaren mendeurren ospakizunetan
[zuzenean ARGAZKI GALERIA ikusi]
Erromatik etorri berri, Arantza Lertxundi Berrizko Mercedarias Misiolarien bikario nagusiak (MMB) hitz egin du ondoren. “Berrizko misiolarien izenean, zorionak ikastola hau posible egiteagatik. Zorionak eraldaketa hain ondo egiteagatik. Hainbat urtetako lanaren fruitua ikusi dugu gaur. Guretzat hezkuntza oso garrantzitsua da, eta gauden leku guztietan hezkuntza integrala, kalitatezkoa eta hezitzailea bultzatzen dugu. Pertsona heziak eta kolaboratzaileak nahi ditugu, konprometituak, aldaketak ematea ahalbidetzeko. Gazteak ondo hezitzen baditugu, mundu hobe bat izango dugu”, nabarmendu du. Olatz Garamendi Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuorde eta ikasle ohiak eskerrak eman dizkio ikastolari, Jaurlaritza ospakizunetara gonbidatzeagatik. “Hemengo ikaslea izan nintzen, eta oso oroitzapen onak gordetzen ditut. Ikastolak moldatzeko izan duen joera nabarmendu nahi dut. Seguru nago belaunaldi berriek formazio oso ona jasko dutela bai ikastola honetan eta baita Euskadiko hezkuntza sistema osatzen duten gainerako ikastola eta ikastetxeetan ere”. Eskultura. Jose Pablo Arriagak ikastolarentzat egindako eskultura ikusteko momentua ailegatu da ondoren. “Oso polita da niretzat hemen egotea, eta pozgarria niri konfiantza ematea lan hau egiteko”. Egurragaz barik, eskultura harri akrilikoagaz egin duela azaldu du Arriagak, garai berrietara egokitzeko gaitasuna adierazteko. “100 urte azaltzea eskultura batean oso gaitza da. Lore zabal bat egin dut, eta zabalik geratzen dena eskola da, hiru pieza daude solte, horiek ikasleak dira. Lore sorta bat modukoa da, osatuta dagoenean zabaltzen dena”. Juanjo Txurruka alkatea, Felix Alonso Elizbarrutiko bikario nagusia eta Lourdes Gorostola Espainiako estatuko MBB koordinatzaile orokorra ere egon dira ekitaldian. Zinta mozketa eginda, instalazio berrietara bisita egin dute ostean, herri bazkarian bildu aurretik. HONEKIN LOTUTA: Bera Kruz ikastola, 100 urte hezten [ERREPORTAJEA]