Bi taldeek liga txapelketako lehen garaipenak eskuratu zituzten zapatuan;
Mutriku Futbol Taldeko neskek erraztasunez eta
Artibaikoek asko sufrituta.
Mutrikuarrek partidu berezia jokatu zuten zapatu arratsaldean Debako Errota-Zar futbol zelaian,
Amaikak Bat taldearen aurka. Garaipen gosez zeuden bi taldeak, baina Leire Fernandezen neskek mahai gainean kolpe handia emanda lortu zituzten hiru puntuak. Huts eta lau irabazi zuten
Olatz Barrosek, Ainhoa Letek eta eta Iera Naberanek bi aldiz sartutako golei esker. Garaipena min hartu berri duen LeireĀ Elezgarai taldekideari eskaini zioten mutrikuarrek.
Olatz Barros izan zen golegileetako bat. Argazkia: Ondarroako Kirolaren Leihoa
Artibaiko mutilek ere garaipena lortu zuten, baina ez sufritu barik. Huts eta hiru aurreratu ziren markagailuan, eta atsedenaldira alde handiagaz iristea lortu zuten. Baina bigarren zatian, Urretxindorrak gehiago estutu zuen eta markina-xemeindarren akatsak aprobetxatuta bi gol egin zituzten. Bi eta hiru amaitu zen partidua eta lehen garaipena ekarri zuten.
Mady Sarr, Lamine Ndong eta Cheikh Coly izan ziren golegileak.
Garaipena lortu zuen beste taldea
Lekeitio izan zen. Huts eta bat hartu zuten mendean Iturrigorri talde bilbotarra
Iban Andonegik sartutako golari esker. Garaipen horri esker igoera postuetatik puntu bakar batera jarri dira berriz ere Mikel Badiolak entrenatutako mutilak.
Lekeitiok Bilbon zelairatutako hamaika jokalariak. Argazkia: Leartigol
Mutriku Futbol Taldeko mutilek eta Berriatukok berdindu egin zuten, eta biak gainera emaitza berdinarekin, bi eta bi.
Mutrikuarrek Aretxabaletaren aurka jokatu zuten San Migelen, ustez goiko postuetan arituko den talde baten aurka hain zuzen, eta
Aitor Esnalek sareratutako bi baloiri esker puntu bat lortu zuten.
Berriatukok ere puntuak batzen jarraitu nahi zuen iragan asteko garaipenari jarraipena emateko, eta Montefuerteri irabaztea lortu ez zuten arren puntu batekin egin zuten buelta;
Yakhya Ndong eta Xabier Iparragirre izan ziren golegileak.
Asteburuko jipoia
Aurrerak jaso zuen Zaldupen. San Pedro talde sestaoarrak huts eta lau irabazi zuen. Hasieratik jarri zitzaien partidua maldan gora Ibon Lopezen mutilei, eta neurketa txarra jokatuta ez ziren gai izan punturik lortzeko etxean.
Aurreraren hamaikakoa San Pedroren aurka. Argazkia: Leartigol