Astigarraga eta Ezpeleta, Euskal Herriko 28. Hiru Txirlo txapeldun
Xabier Loiola izan da Gipuzkoako 2017ko bolari onena, eta Antolin Arizmendiarrieta, berriz, Bizkaiko onena. Guztira 70 bat lagunek parte hartu dute, giro oso oneanBittor Astigarragak eta Geaxi Ezpeletak ez dute hutsik egin Iruzubietan jokatu den azken ...
Xabier Loiola izan da Gipuzkoako 2017ko bolari onena, eta Antolin Arizmendiarrieta, berriz, Bizkaiko onena. Guztira 70 bat lagunek parte hartu dute, giro oso onean
Bittor Astigarragak eta Geaxi Ezpeletak ez dute hutsik egin Iruzubietan jokatu den azken saioan, eta hurrenez hurren 21 eta 11 txirlo lortuta, Euskal Herriko 28. Hiru Txirlo Bola txapelketa irabazi dute.Gizonezkoen podiuma Xabier Loiola (18 txirlo) eta Gotzon Urangak (18 txirlo) osatu dute, eta Sonia Gomez (6) eta Amaia Korta (5) izan dira bigarren eta hirugarren emakumeak.
Gainerako mailei dagokienez, alebin mailan, Ugaitz Segurola izan da irabazlea, eta bigarren geratu da Kepa Rodriguez. Nagusietan ere Bittor Astigarraga izan da onena, Juan Luis Rodrigez (14) eta Antolin Arizmendiaren (14) aurretik. Bikoteen kategorian, Xabier Loiola eta Angel Ibarluzea izan dira txapeldunak (36 txirlo); Bittor Astigarraga-Bittor Ugarteburu (33) eta Iñaki Caballero-Agustin Garciak (31) osatu dute bikotekako podiuma. Taldeetan, Asola Berri A nagusitu da, 74 txirlogaz; San Andres (57) eta San Migel Ak (56) osatu dute podiuma. Iruzubieta A laugarren geratu da, 53 txirlogaz.
Herrialdeei dagokienez, Xabier Loiola izan da Gipuzkoako 2017ko bolari onena, eta Antolin Arizmendiarrieta izan da Bizkaikoa. 58 eta 41 txirlo lortu dituzte, hurrenez hurren.
Iruzubietako saioan 50 bolari aritu dira, eta Iñaki Loiola (San Migel) nagusitu da 9 txirlogaz; txirlo kopuru beragaz, Gotzon Uranga (Lastur) eta Juan Luis Rodrigez (Asola Berri) izan dira bigarrena eta hirugarrena. Garmendipeko Agustin Garciak eta Iñaki Caballerok eskuratu dituzte 4. eta 5. postuak, 8na txirlogaz. 6. sailkatua Xabier Loiola (San Migel) izan da, 7 txirlogaz. 65 euro jaso ditu irabazleak, 50 bigarrenak, 35 hirugarrenak, 20 laugarrenak, 10 bosgarrenak eta oparia seigarrenak.
Txapelketan 70 bolari inguru aritu dira, eta maila ona eman dute. Saioz saio, lagunarteko giroa nagusitu da. Iruzubietan ere horrela izan da.