Ordezkari publikoak, Dordoinan
Debegesa Garapen Agentziak antolatuta, Debabarreneko ordezkaritza bat Dordoinan (Frantzia) egon zen iragan astean, historiaurreko ondarea eta, oro har, kultur ondarea balioan jartzeko estrategiak ezagutu eta elkar trukatzeko. Lurraldearen garapen turis...
Debegesa Garapen Agentziak antolatuta, Debabarreneko ordezkaritza bat Dordoinan (Frantzia) egon zen iragan astean, historiaurreko ondarea eta, oro har, kultur ondarea balioan jartzeko estrategiak ezagutu eta elkar trukatzeko. Lurraldearen garapen turistiko eta jasangarria sustatzeko estrategiak ezagutzeko ere baliatu zuten bisita. Mutrikuko ordezkariak Jose Angel Lizardi alkatea eta turismo teknikaria izan ziren.