Etxeberriaren
Berriro itzuliko balitz proiektua izan da aurtengo saritua, eta bihar [azaroak 1] 18:30ean egingo duten aurkezpenean emango dute aurkeztutako lanaren xehetasun gehiago.
Zarauztarrak urte bete edukiko du orain proiektua osorik gauzatzeko eta nobela prestatzeko. Datorren urteko udazkenean aurkeztuko dute egindako lana. Proiektuari buruzko azalpenak emateko Xabier Etxeberria sarituaz gain epaimahaikideak izan diren
Leire Bilbao, Ana Urkiza eta Xabier Mendiguren ere egongo dira.
Xabier Etxeberria Garro idazle eta gidoilaria. Argazkia: etxeberriak.com
Bestalde, Ondarroako Udalak
VI. Nanoipuin lehiaketa saridunen berri ere eman du. 140 karakterez osatutako 50 ipuin baino gehiago aurkeztu dira aurten lehiaketara, eta lehen saria
Jon Badiola Revueltarentzat izan da. Bigarrena
Lore Txakartegi Alvarezentzat eta hirugarrena
Rosa Maria ItuiƱo Mardonesentzat. Biharko ekitaldian emango dizkiete hauei ere sariak, eta ondoren bakoitzak bere nanoipuina irakurriko du.
Ekitaldi guzti hauek bihar goizean hasiko den
Literatur Amuak jaialdiaren barruan ospatuko dira.
HONEKIN LOTUTA: VI. Literatur Amuak jaialdia egingo da Ondarroan