Barikuan egingo dute bilera,
18:00etan Kofradia Zaharrean, eta antolatzaileek esan dutenez
“bilera zabala izango da”. Horregatik gaiari buruzko interesa daukan herritar oro edo galderaren bat dutenak bertara joatera gonbidatu dituzte
Saharar Herriarekiko Ondarroako Elkartasun Taldeko kideek.
Hiru izango dira Yaalah elkartearen batzarrean jorratuko diren gaiak. Batetik, 2018ko karabanarako
janari bilketari buruz berba egingo dute. Bestetik, apirilean kanpamentuetan egingo duten
elkartasun proiektuari buruzko xehetasunak azalduko dituzte eta azkenik
Oporrak Bakean 2018 egitasmoa ere azalduko dute.
Antolatzaileek gogorarazi dute bertaratzen direnek ere
edozein ideia ekarri dezaketela batzarrera, gero bertan jorratzeko.
Ondarroako Yaalah Saharar Elkartasun taldearen bilera bat.