Davisek idatzitako liburuaren itzulpena egin duen
Danele Sarriugarte Mochales idazleak eskainiko du hiru eguneko ikastaroa,
Ondarroako Udaleko Berdintasun sailak antolatuta.
Antolatzaileen esanetan,
“liburu mamitsua eta eragin handikoa” da Emakumeak, arraza eta klasea
. Hori dela eta, ikastaroan
edukiak sakonago landuko dituzte, sasoiko beste pentsalari eta idazle batzuen lanekin lotuko dituzte eta
gaur egungo egoerari ere erreparatuko diote.
Bestalde, liburuak Euskal Herrian edukitako harreraz ere mintzatuko direla esan dute.
Danele Sarriugarte irakaslea. Argazkia: LaPublika
Ikastaroa
azaroaren 3an, 4an eta 10ean egingo da Etxelilan. Berdintasun sailak adierazi duenez, azaroaren 3 eta 10eko saioak arratsaldez izango dira, 16.00etatik 20:00etara eta azaroaren 4koa berriz, zapatua izanda, goizez, 09:30etik 13:00etara.
Izena ematea. Ikastaroan parte hartu ahal izateko aurretiaz izena eman behar da. Horretarako Etxelilako 94 613 40 08 telefonora edo
etxelila@ondarroa.eus helbidera idatzi behar da 16:30etik 20:30era bitartean edo bestela udaletxeko berdintasun sailera jo behar da:
94 683 3670 telefonora deituz edo
emakume@ondarroa.eus helbidera idatziz 09:00etatik 14:00etara bitartean.