Bihar [azaroak 2] egingo dute erakusketaren inaugurazioa
Zabiel kultur etxean, 19:00etan. Baina erakusketa barikuan zabalduko dute herritarrentzat eta
azaroaren 19ra arte egongo dira margolariaren lanak ikusgai.
Urreistiren monografikoa ikusteko ordutegia
astelehenetik barikura 18:00etatik 20:00etara eta
zapatu eta domeketan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara da.
Urreisti
mutrikuarra da izatez, eta gaur egun Mendaron bizi den arren ez du nahi izan herriarekiko lotura galdu. Erakusketa hau ez ezik,
Mutrikuko arte eskolaren aldeko zozketarako ere bere artelan bat oparitu zuen, eskolarentzat dirua batzeko. Galbaixo Txiki egunean zozketatu zuten.
Anton Urreisti margolari mutrikuarra. Argazkia. Mutrikuko Udala