Arrakastatsua izan da Azalien asteburu kulturala
Arrakastatsua hitza erabili dute Barrueta arte elkarteko kideek Azalien asteburu kulturalari buruzko balorazioa egiterako orduan. Arrantzaleen Kofradia Zaharra agertoki bilakatuta, herriko hamar bat arte edota kultur elkarteren lanak jarri zituzten ik...
Barrueta arte alkarteko kide Pedro Lazpiurren esanetan, uste zutena baino hobeto joan da asteburua; eta zenbait unetan jendez gainezka egon zen kofradia zaharra. Herritarren interesa, gainera, «handia» izan dela dio: «Galdera asko egin dituzte; elkarreragina izugarrizkoa izan da».
Herriko artisten lana ezagutzera eman eta ezkutuan dauden arte diziplinak azaleratzen saiatu ziren. Lehenengoz egin den Azalien asteburu kulturalean parte hartu duten erakusketariak «oso pozik» geratu dira, «giro izugarria» egon baita. Hiru egun «labur» geratu zaizkiela adierazi dute.
Aurtengo arrakasta ikusita, datorren urtera begira berriro antolatzeko prest agertu dira. «Aurtengo arrakasta baloratu beharra daukagu, eta datorren urtera begira zer egin dezakegun pentsatu beharra daukagu. Uste dut gauzak beti desberdin egin behar direla, berdin egiten bada jendeak ez du modu berean erantzuten. Artistak gara, eta ideiak dauzkagu», dio Lazpiurrek.
Pintura, musika, argazkilaritza, zinema, grafitiak, eskultura, antzerkia, zeramika, bertsolaritza… egon dira aukeran.