Jon Arretxeren ‘19 kamera’ liburua izango dute hizpide Berriatuan
Irakurketa Klubaren baitan, Jon Arretxe idazle basauriarraren 19 kamera liburua izango dute hizpide eguenean [azaroak 2] Berriatuko bideo gelan. 18:00etan hasiko da liburuari buruzko solasaldia, eta Arretxe berak ere parte hartuko du.
2012an Erein argitaletxeagaz argitaratutako nobela beltza Bilboko San Frantzisko auzoan girotuta dago, eta Burkina Fasoko etorkin bat da protagonista.