Lekeition neska talde bati "behin eta berriro" eraso egin ziotela salatu du Potxuak Martxanek
Lekeitioko Potxuak Martxan emakume taldeak salatu duenez, ustezko erasoa joan den asteko zapatuan [urriak 28] gertatu zen. “Neska talde bat behin eta berriro erasotua izan zen”. Gertatzen ari zena ikusirik, mutil talde batek erasotzaileei planto egin ziela azaldu dute. “Eta mutil talde horretako bat ere bortizki erasotu zuten”.
Horren aurrean, erasotuak izan ziren guztiek eta Potxuak Martxanek deituta erasoa salatzeko elkarretaratzea deitu dute barikurako [azaroak 3], 20:00etan, Eskolapean. “Herritarrok aurre egin behar diegu erasotzaileei, eta argi eta garbi utzi ez ditugula eraso gehiago onartuko. Denon artean lortu behar dugu herrian eraso sexistak saihestea”.