Parisen antolatu duten bakearen aldeko mobilizaziora joateko batzarrak egingo dituzte
Ondarroan (zapatuan 13:00etan, Goiko Zinean) eta
Mutrikun (martitzenean, 19:00etan, Zabielen)
.
Bakearen artisauek antolatu dute mobilizazioa
Eta orain presoak lelopean. Artisauek presoen aterabide orokorrean berehalako eta urgentziazko erabakiak eskatzen dituzte,
“salbuespen egoeratik ateratzeko”. Abenduaren 9ko mobilizazioekin Foro Sozialak, hainbat eragilek eta norbanako ezagunek bat egin dute “bigarren Luhuso izango denarekin”.
Abenduaren 9ko Pariseko mobilizaziora deitzeko agerraldia. Argazkia: Steilas
Antolatzaileek jakitera eman dutenez
autobusak egongo dira Parisera joateko herri guztietatik. Mobilizaziori buruzko xehetasunak jasotzeko
webgune bat dago martxan.
Bakearen artisauek nabarmendu dutenez, “
jendarte zibilaren aktibazioa eta mobilizazioak ezinbestezkoa izan dira armagabetzea egin ahal izateko”. Eta orain, identifikatuta dituzten hiru alorrak bideratzeko ezinbestekoak izango direla iritzita, bide berdina erabiltzea nahi dute:
presoak, biktimak eta elkarbizitza.