Bizkaiko Foru Aldundiak jakitera eman dutenez, Bizkaiko Foru Aldundiak
milioi bat euroko laguntza emango dio Ondarroako Udalari.
Laguntza hori
Kamiñaldeko ezbeharrari aurre egin ahal izateko eskatutako
3 milioi euroko kredituarekin batera eskatu zion udalak aldundiari. Aldundiak, laguntza hori emango ziola agindu zuen maiatzean eta orain bete egin du adostutakoa. Udalak laguntza eskari hori itzultzeko bermerik gabekoa izatea eskatu zion. Bizkaiko Foru Aldundiaren esanetan
aparteko diru-laguntza hau bateragarria izango da beste edozein administraziok edo Espainiako, Europar Batasuneko edo nazioarteko erakundetako beste entitate publiko zein pribatu batzuek xede bererako ematen dituzten beste diru laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin.
Ordainketa bakar baten bitartez ordainduko da diru-laguntzaren zenbatekoa. Ordezkariek gehitu dutenez aldundiak jarraituko egingo du laguntza ematen udalari, erakundeen arteko lankidetzako formulen bidez.
Kamiñaldeko lur jausia.
Kamiñaldeko lur jausiari aurre egin ahal izateko Bizkaiko Foru Aldundiak emandako laguntzez gain Ondarroako Udalak
5,5 milioi euro, Eusko Jaurlaritzak
3,2 milioi euro eta Espainiako Gobernuak
2,180 milioi euro bideratu dituzte.
Lanak aurrera doazen arren oraindik ere
7 familia daude euren etxebizitzetatik kanpo.
Unai Rementeria Ahaldun Nagusia Kamiñalden egon zen ezbeharra gertatu zenean.