Bizkaiko Foru Aldundiak dauka zubia konpontzearen ardura, ondare historikoa delako.
Ondarroako Udalak hainbat bilera egin ditu zubia itxi zenetik Bizkaiko Foru Aldundiagaz, pasabidea konpontzea eskatuz eta urrian egindako azken batzarrean baieztatu zuten zubia konpontzeko konpromisoa.
Zunbeltz Bedialauneta Ondarroako alkatea
pozik agertu zen albisteagaz, eta aldundiak proiektua urtea amaitu baino lehen lizitatuko zuela baieztatu zuen: “Oraindik zubiaren lanen
proiektua ez dugu zehatz ezagutzen baina datorren urteko aurrekontuetan kopuru bat gordeko dutela aurreratu digute”. Lanak
2018ko irailerako edo urrirako amaituta egotea espero dute. 2016an itxi behar izan zuten Plaiko Zubia.
Ondarroako Plaiko Zubia, itxita
Lanek
360.000 euroko aurrekontua edukiko dute eta proiektua idazteaz arduratu direnek Plaiko Zubiak lehenago zeukan itxura berreskuratzen saiatzeko helburua ipini dute. Horretarako, lanen ardura hartzen duen enpresak
azterketa sakona egingo dio zubiari, konponbidea duten zatiak konpondu eta aldatu beharra dutenen kasuan berriak ipintzeko: “
zubiko zatiak hartu eta lantegira eramango dituzte, bertan sakonago aztertu, zein pieza behar dituen ikusi eta posible den heinean jatorrizkoaren itxura handiena emateko”.
Itxaropentsu agertu dira udal ordezkariak zubia zabaltzeko aukeren inguruan aldundiak emandako aukerekin.
“Zubia konpondu eta berriro ere
herritarrek erabiltzeko moduan izango da, berri pozgarria da gure herriarentzat” azaldu du herriko alkateak. “Bilera asko egin ditugu aldundiko ordezkariekin baina
ahaleginak merezi izan du, azkenean ere Plaiko Zubia konponduko dutela aurreratu digutelako».
Erronka. Proiektua idazteaz arduratu diren teknikoek Plaiko Zubia zabaltzearen erronka hartu dute euren gain. Lanak egin beharko dituen enpresari ere erronka hori emango diote, guztien artean zubia
bi aldeetatik zabaltzen saiatzeko. Itxaropentsu agertu dira udal ordezkariak zubia zabaltzeko aukeren inguruan aldundiak emandako aukerekin.
Azaldu zutenez,
zubia zabaltzea lortzen bada udalak aukera edukiko du beharrezkoa ikusten duenean edo nahi duenean zubia zabaltzeko, aurretiaz lanak egingo dituen enpresarekin berba eginda. Plaiko Zubia 2002an zabaldu zen azken aldiz.
Plaiko Zubia, 75. urteurrenean zabaldu zenean, 2002. urtean. Argazkia: Bol&eri
HONEKIN LOTUTA: [ERREPORTAJEA]:
90 urte bete ditu Ondarroako Plaiko Zubiak