Arrakasta handiz ospatu zen domekan Artibai Mendigoizale Taldeak Izarbidean elkarteagaz batera antolatutako Orientazio Ibilaldia. Antolatzaileek espero baino ume eta nagusi gehiagok parte hartu zuten ekimenean, 170 lagun inguruk. 10:00etan batu ziren m...

Arrakasta handiz ospatu zen domekan Artibai Mendigoizale Taldeak Izarbidean elkarteagaz batera antolatutako Orientazio Ibilaldia. Antolatzaileek espero baino ume eta nagusi gehiagok parte hartu zuten ekimenean, 170 lagun inguruk. 10:00etan batu ziren mendigoizaleak Arkupean, eta mapak hartu eta oharrak entzunda ekin zioten bideari, taldeka. Mundu guztiak egiteko moduko bi ibilbide jarri zituzten aukeran antolatzaileek, eta eguraldia ere lagun, gustura ibili ziren ume eta nagusiak bidean ezkutatutako perretxikoen bila.