Abenduaren 9ko mobilizazioak aurkeztuko dituzte
Parisen antolatuko duten bakearen aldeko mobilizaziora joateko aurkezpenak egingo dituzte.Zapatuan 13:00etan Ondarroako Goiko Zinean eta martitzenean 19:00etan Mutrikuko Zabielen egingo dituzte aurkezpenak.Eta orain presoak lelopean, artisauek presoen ...
Zapatuan 13:00etan Ondarroako Goiko Zinean eta martitzenean 19:00etan Mutrikuko Zabielen egingo dituzte aurkezpenak.
Eta orain presoak lelopean, artisauek presoen aterabide orokorrean berehalako eta urgentziazko erabakiak eskatzen dituzte, «salbuespen egoeratik ateratzeko». Abenduaren 9ko mobilizazioekin Foro Sozialak, hainbat eragilek eta norbanako ezagunek bat egin dute, «bigarren Luhuso izango denagaz». Antolatzaileek jakitera eman dutenez, autobusak egongo dira Parisera joateko herri guztietatik.
Mobilizaziori buruzko xehetasunak jasotzeko www.artisansdelapaix.eus webgunea dago martxan.
Nabarmendu dutenez, «jendarte zibilaren aktibazioa eta mobilizazioak ezinbestekoak izan dira armagabetzea egin ahal izateko». Bide bera erabili beharra ikusi dute orain, ezinbestekoak izango direla iritzita identifikatuta dituzten hiru alorrak bideratzeko: presoak, biktimak eta elkarbizitza.