Aldundiak agindutako milioi bat euro emango dizkio Ondarroari
Bizkaiko Foru Aldundiak Ondarroako Udalari Kamiñaldeko ezbeharrean laguntzeko agindu zion milioi bat euroko laguntza emango duela jakinarazi du.Bizkaiko Foru Aldundiak jakitera eman dutenez, Bizkaiko Foru Aldundiak milioi bat euroko laguntza emango di...
Bizkaiko Foru Aldundiak jakitera eman dutenez, Bizkaiko Foru Aldundiak milioi bat euroko laguntza emango dio Ondarroako Udalari.
Laguntza hori Kamiñaldeko ezbeharrari aurre egin ahal izateko eskatutako 3 milioi euroko kredituagaz batera eskatu zion udalak aldundiari.
Aldundiak laguntza hori emango zuela agindu zuen maiatzean, eta orain bete egin du adostutakoa. Udalak laguntza eskari hori itzultzeko bermerik gabekoa izatea eskatu zion aldundiari.
Bizkaiko Foru Aldundiaren esanetan, aparteko diru laguntza hori bateragarria izango da beste edozein administraziok edo Espainiako, Europar Batasuneko edo nazioarteko erakundetako beste entitate publiko zein pribatu batzuek xede bererako ematen dituzten beste diru laguntza, laguntza, diru sarrera edo baliabide batzuekin.
Ordainketa bakar baten bitartez ordainduko da diru laguntzaren zenbatekoa. Ordezkariek diotenez, aldundiak jarraitu egingo du laguntza ematen udalari, erakundeen arteko lankidetzako formulen bidez.
Laguntzak
Kamiñaldeko lur jausiari aurre egin ahal izateko Bizkaiko Foru Aldundiak emandako laguntzez gain, Ondarroako Udalak 5,5 milioi euro, Eusko Jaurlaritzak 3,2 milioi euro eta Espainiako Gobernuak 2,180 milioi euro bideratu dituzte.
Lanak aurrera doazen arren, oraindik ere zazpi familia daude euren etxebizitzetatik kanpo.