Bihar zeharkatuko du herria Lekitxo Bixirik herri krosak
Zapatilak prestatzen joan behar dira lekeitiarrak, bihar lehiatuko da eta, herrian zehar, Lekitto Bixirik herri krosa. Momentuz 52 korrikalarik eman dute izena, haietatik 15, neskak; eta gehiago ere izango direla aurreikusten dute antolatzaileek. Izan ...
Egunean bertan parte hartzea erabakitzen duenek, beraz, 10:30etik aurrera aurkituko dute izena emateko mahaia herriko plazan. Nagusiek 7 euro ordaindu beharko dute; 2003 eta 2014 bitartean jaiotako umeek, ostera, ez dutela ordaindu beharko zehaztu dute antolatzaileek.
6 urtetik gorakoek edukiko dute aringa-aringa egiteko aukera. Lau proba egingo dira adinaren arabera banatuta. 11:30ean hasiko dira umeen lasterketak; eta 12:15ean, 2002 urtetik aurrerako nagusiena hasiko da.