Guzur Etxea Sormengunea proiektua Ondarroako norbanako sortzaileentzako egitasmoa da, betidanik azpierabilita egon den kultur etxea sormengune bihurtzeko helburuagaz martxan jarri dena.
Margolariak, eskultoreak, diseinatzaileak, argazkilariak, dantzariak, grafitteroak, antzerkilariak, bitxigileak..
urte luzez bakoitza bere lokalean lan egitera behartuta egon diren artista guztien biltokia izango da Guzur Etxea. Horixe da, behintzat, Ondarroako Udalaren asmoa.
Ondarroako, Euskal Herriko eta munduko artista eta sortzaileentzat lanerako eta sormenerako espazio ireki eta autokudeatu bat izango da
Guzur Etxea.
Guzur Etxi Sormenguni Ondarroako arte sormenaren erreferentzia gunea bihurtzea eta aldi berean proiektu artistiko berritzaileen sorlekua izatea da helburua, norbanako
sortzaileei zein elkarteei alor anitzetako sormena garatzeko eta arte esperimentaziorako gutxiengo azpiegitura bat eskainiz. Artabide kalean dagoen eraikinak sei solairu ditu,
oso ezaugarri desberdinekin. Hori dela eta, arte mota bakoitzarentzat beharrezkoak diren ezaugarriekin osotu du eta osotuko du udalak aurrerantzean solairu bakoitzeko gela bakoitza.
Dantza ikastaroa Guzur Etxean. Argazkia: Ondarroako Udala
Proiektu hau ez da egun batetik bestera egiten ari diren zerbait. Aurreko legegintzaldian erabaki zen eraikinari bizitza gehiago eman behar zitzaiola eta Ondarroako
kulturaren eta artearen gune nagusienetako bat bilakatu behar zela. Hortik abiatuta, eta egoera ekonomikoa bat ere ona ez zela kontuan hartuta, auzolanean oinarritu ziren herriko hainbat artista eta
bolondres gune hau sortzeko. Eurak izan ziren udaletxera joan zirenak atea jotzen eta
elkarlanean oinarritutako proiektu baten beharra azaltzen. Hor erein zen hazia, eta udalak herriko artistei egindako hasierako deiari zabal erantzun zioten. Bildu eta proposamenaren oihartzuna baloratu zuten lehenengo. Proiektua interesgarria eta beharrezkoa zela ikusirik, espazio horren antolaketarako eta kudeaketarako lan-taldea sortu zen, 40 artista inguruk osatua.
Sustraiak botatzen hasia zen ordurako proiektua. Udalak
30.000 eurotako diru partida aurreikusi eta gorde zuen 2012ko aurrekontuetan, eraikinari egin beharreko egokitzapenei aurre egiteko.
Urrun geratzen dira proiektuaren hastapeneko ekintzak izan ziren
egur taila ikastaroa eta argazkigintza tailerra. Hasierako urrats haiei eskerrak, bizirik dirau ondarrutarrek udalagaz eta herriarentzat abiarazitako sormengunea.
Jarduerak. Guzur Etxi Sormenguni barruan egiten diren ekintzak solairuka daude banatuta, eta handia da barruan egunero egoten den mugimendua. Beheko solairua gaur egun
Caritas elkarteak erabiltzen du bere zeregina gauzatzeko, baina gune hori Guzur Etxeko proiektuaren baitan kokatzeko beharra ikusten dute.
Bertsutan eskolako bertsolariak Guzur Etxean. Argazkia: Bertsutan
Lehen solairua formatu txikiko ikuskizunen aretoa da. Hitzaldi, aurkezpen, antzerki eta bideo emanaldiak egoteaz gain entsegu gela gisa ere erabili daiteke. Udalak zenbait hobekuntza egin nahi ditu entsegu gune alternatibo legez erabiltzeko ikusentzunezko emanaldirik ez dagoenean. Soinuari eta konexioei ere garrantzi berezia eman nahi diete, esaterako proiektore bat eta
Kofradia Zaharrean dagoen bezalako soinu ekipo bat jarriz. Egurrezko lurra eta tolesgarria den eszenatoki bat ere ipini nahi dituzte.
Bigarren solairua arte eszenikoetarako bideratuta dago; dantzak, antzerkia, osasunagaz eta kirolagaz lotutako jarduerak… Solairu honetan hainbat lan egin dituzte ondarrutarrek auzolanean: hormak margotzea, lurzoruan egurra jartzea eta gortinak jartzea esaterako.
Sormenguni herriko artistei bururatutako proiektua izateaz gain, gauzatzeko ere eskulana jarri dute, auzolanean jarri ere.
Exebizitzen ondoan kokatuta dagoela jakinda, ezin da bizilagunentzat deserosoa izan daitekeen jarduerarik ez eta zarata larregiko jarduerarik egin.
Hurrengo solariuan arte plastikoen gela dago. Solairu horretan egiten diren jardueretarako hainbat material falta arren, beste zenbait badaude erabilgarri. Gainera, kasu horretan mahai berezi batzuk behar ziren jarduerak ondo egin ahal izateko, ohikoak baino altuagoak, eta lehenagotik zeuden batzuk
birziklatuz egion zituzten,
auzolanean.
Baina sorkuntzaz gain,
ingurumenagaz ere badauka loturarik Guzur Etxi Sormengunik. Exebizitzen ondoan kokatuta dagoela jakinda, ezin da bizilagunentzat deserosoa izan daitekeen jarduerarik ez eta
zarata larregiko jarduerarik egin. Horrez gain, arte plastikoen gelan esate baterako sortu daitezkeen
hondakin toxikoak (margoak, disolbatzaileak…) bideratzeko modu bat ere pentsatzen ari dira, hondakinok harritik behera joan ez daitezen. Zenbait leihotan ere aldaketak egin dira
berotasuna gordetzeko eta hezetasuna saihesteko, eta energia asko aurreztea lortuko da.
Koordinaziorako espazioa. Laugarren solairuan, bi gela daude: batzar gela eta aldagela. Bilerak egiteko gela da Sormenguneko
koordinazio gela. Batzarretarako ezeze, beste zenbait jardueretarako ere erabil daiteke gela hori. Beste gela aldagela da.
Erabiltzaileentzako dutxa bi daude han.
Bosgarren eta azken solairuan, ikus-entzunezkoen lekua dago. Gela txiki bat eta bitan banatu daitekeen handiago bat daude.
Gela txikia erabilera anitzetarako pentsatua dago, eta baita jende asko dagoenean bigarren talde batek edo norbanakoek lana egiteko.
Gela nagusian, berriz, editatzeko gunea eta argazki estudioa bereizten dira. Gela horretan, hobekuntzak egin nahi dituzte, fokuak, panelak eta argi hartuneak, adibidez.
Artea ez delako bakarrik erakusketa handietan ikusten dena, baizik eta egunerokoan lantzen dena. Beti izan da Ondarroa herri bizia, eta Sormenguneari 2012an bezala herritarrak dira herriari ematen diotenak bizitza.
Erabilerak. Guzur Etxi Sormenguni
leku bizia izatea nahi du udalak, eta horretarako herritar guztiek erabili ahal izango dute Guzur Etxi. Lehentasuna kultur sormenagaz lotutako ekimenek edukiko badute ere, ez dira baztertzen beste arlo batzuekin lotura daukaten
proiektuak eta ikastaroak, erabilera baldintzak betetzen badituzte. Horretarako, ekintza egin baino
hamabost egun lehenago gutxienez eskaria egin beharko da kultur zerbitzuan
Ondarroan badaude
artistak eta, orain, badaukate batzeko tokia. Sorkuntza dario
Guzur Etxi Sormenguneari, zura lantzen dutenetatik hasi, margotzen ari direnetatik jarraitu eta bertsolarienganaino. Artea ez delako bakarrik erakusketa handietan ikusten dena, baizik eta egunerokoan lantzen dena. Beti izan da
Ondarroa herri bizia, eta Sormenguneari
2012an bezala herritarrak dira herriari ematen diotenak bizitza.