Herriko taldeek diru laguntzak eskatzeko sistema bateratu dute
Ondarroako Udalak herriko alor ezberdinetako taldeek diru laguntzak eskatzeko daukaten sistema bateratu egin du.Hilabete honetan egongo da laguntzak eskatzeko aukera, eta sistema berriaren bitartez egin beharko da. Metodo berri hau udalak herriko talde...
Hilabete honetan egongo da laguntzak eskatzeko aukera, eta sistema berriaren bitartez egin beharko da. Metodo berri hau udalak herriko talde eta udaleko teknikariekin batera landu du.
Horren bitartez, irizpide batzuk bateratu eta diru laguntzak eskatzeko deialdia aldi berean egitea lortu nahi du Ondarroako Udalak. «Herritarrei eta herriko kirol eta kultur taldeei gauzak asko erraztuko dizkietela uste dugu», azaldu du Zunbeltz Bedialauneta alkateak.
Sistema berri hau, lehenengo, udaleko teknikariekin landu da; eta, ondoren, arlo bakoitzeko batzordeetara bideratu da, taldeetako ordezkariekin lantzeko. Horrenbestez, aurten arlo guztietako diru laguntza deialdia aldi berean publikatuko da, eta entregatzeko data ere bera izango da.
Ondarroako Udalaren xedea sistema honen bitartez diru laguntzak eskatzen dituztenei bidea erraztea izan dela azpimarratu dute udal ordezkariek.