Hilabete honetan egongo da laguntzak eskatzeko aukera eta sistema berriaren bitartez egin beharko da. Metodo berri hau udalak herriko talde eta udaleko teknikariekin batera landu du.
Honen bitartez,
irizpide batzuk bateratu eta diru-laguntzak eskatzeko deialdia aldi berean egitea lortu nahi du Ondarroako Udalak. «Herritarrei eta
herriko kirol eta kultur taldeei gauzak asko erraztuko dizkietela uste dugu», azaldu du Zunbeltz Bedialauneta alkateak.
Aniztasun batzordearen bilera bat. Argazkia: Ondarroako Udala
Sistema berri hau lehenengo
udaleko teknikariekin landu da eta ondoren arlo bakoitzeko
batzordeetara bideratu da, taldeetako ordezkariekin lantzeko. Horrenbestez, aurten arlo guztietako diru-laguntza
deialdia aldi berean publikatuko da eta entregatzeko data ere berdina izango da.
Ondarroako Udalaren
xedea sistema honen bitartez diru laguntzak eskatzen dituztenei bidea erraztea izan dela azpimarratu dute udal ordezkariek.