Santa Katalina bidea luzatzen hasi dira
Santa Katalina ibilbidearen bigarren faseko lanak hasi ditu aste honetan Lekeitioko Udalak. Pasealeku berriaren ibilbidea eta herriko eraztun berdea osatzea helburu, ziburuak dauden guneraino luzatuko dute pasealekua. Lanek 164.927,26 euroko inbertsioa...
Santa Katalina ibilbidearen bigarren faseko lanak hasi ditu aste honetan Lekeitioko Udalak. Pasealeku berriaren ibilbidea eta herriko eraztun berdea osatzea helburu, ziburuak dauden guneraino luzatuko dute pasealekua. Lanek 164.927,26 euroko inbertsioa izango dute, eta abenduaren amaierarako amaitzea dute helburu. Itsaspen programaren bidez Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako Sailak 100.500 euro inguru bideratu ditu plan horretara: 61.943 euro lehen faserako eta 38.480 euro bigarrenerako.