Katu Baltzak goizetik gauera arteko giroa jarri du Lekeition
Ikusi Arte dekorazio dendak eraman du erakusleiho onenaren saria. Lekitto Musika Bandak, ipotxek, txistulari eta trikitilariek girotu zuten goizaJai giroak hartu zuen Lekeitio Katu Baltz egunean. Goizetik hasi ziren lekeitiarrak jaiagaz gozatzen, eta u...
Ikusi Arte dekorazio dendak eraman du erakusleiho onenaren saria. Lekitto Musika Bandak, ipotxek, txistulari eta trikitilariek girotu zuten goiza
Jai giroak hartu zuen Lekeitio Katu Baltz egunean. Goizetik hasi ziren lekeitiarrak jaiagaz gozatzen, eta urteroko hitzorduari pozik kolpe zioten, gaztetxoenak gehienbat. Hutsik ez egiteko eguna da Katu Baltz Lekeition, eta aurten ere gauera arte luzatu da festa.11:30ean ekin zioten festari, bolanderak botata eta pregoia irakurrita. Horregaz batera, txikienek aurpegiak margotzeko aukera eduki zuten, eta mozorrorik ez zeukatenek ere jantziak prestatu ahal izan zituzten Eskolapeko Limoneroetan. Katu Baltz egunez, estreinako, bigarren eskuko azoka jarri zuen Lekeitioko Elikagaien Bankuak, eta jende asko hurbildu zen.
Eguerdian erakusleiho onenaren sariak banatu zituzten. Lekitto Musika Bandak eta Garraitzeko kirolari ipotxek egindako kalejiran joan ziren herritarrak aurtengo denda sarituaren pareraino. Maria Talako Eskulan Tailerrekoek egindako saria Ikusi Arte dekorazio dendak jaso du oraingoan.
Festarako gogoa nagusi
Eguerdia Itxaropenako txistulariek, trikitilariek eta Dunbots Joaldunek girotu zuten. 17:00etan, berriz, Patata Tropikala Antzerki Laborategiak Azken Eguzkilorea lana antzeztu zuen Ikusgarri zineman. Arratsaldean euria egin zuen, eta horrek jai eguna apur bat zapuztu zuen arren, herritarrek zeukaten festarako gogoa gailendu egin zitzaion zaparradari.
Lekittoko Deabruek eman zioten jaiari amaiera Akelarre Foc ikuskizunagaz.