Surfista gazteek erakustaldi ederra eskaini dute Karraspio hondartzan
48 surflarik parte hartu dute Euskal Herriko Gazte Surf Zirkuituko hirugarren proban. Maila handia erakutsi dute 14 urtez azpiko eta 18 urtez azpiko mailetan aritu diren gazteekSurf ikuskizun ederra eskaini zuten domekan Mendexako Karraspio hondartzan ...
48 surflarik parte hartu dute Euskal Herriko Gazte Surf Zirkuituko hirugarren proban. Maila handia erakutsi dute 14 urtez azpiko eta 18 urtez azpiko mailetan aritu diren gazteek
Surf ikuskizun ederra eskaini zuten domekan Mendexako Karraspio hondartzan jokatu zen Euskal Herriko Gazte Surf Zirkuituko hirugarren proban parte hartu zuten surflariek. Guztira, 48 surflari gaztek parte hartu zuten 18 azpiko eta 14 azpiko mailetan jokatu zen lehian.Euria egin arren, aterruneak ere izan ziren tarteka, eta olatu onak egon ziren momentu askotan. «Karraspion egoten diren onenetakoak», azaldu dute Lea-Artibaiko Artzabal Surf Elkartekoek; eta gazteek aukerak aprobetxatzen jakin zuten. Horrela, maila handia ikusi zen Karraspioko uretan.
Eguneko puntuaketa altuena Ainhoa Leiceagak eta Iker Amatriainek lortu zuten 18 azpikoetan. Alejandra Garciak eta Kai Odriozolak irabazi zuten, berriz, 14 urte azpikoen mailan.
08:20ak aldera jokatu zuten lehen manga, eta 14 urtetik beherakoak izan ziren lehenengoak uretara sartzen. Ondoren hasi ziren 18 urte azpikoen kanporaketak. 20 minutuko txandak egin zituzten.
Mareagoran jokatu zuten finala, arratsaldean, eta ikusleek surflarien trebeziak hurreagotik ikusteko aukera eduki zuten. Baldintza zailetan aritu baziren ere, olatu egokienak aukeratzen jakin zuten surflariek.
Txapelketa amaituta, Lekeitioko Kai-Alde elkartean egin zuten sari banaketa, ekitaldia giro epelagoan amaitzeko.