Domekan hasiko da Mutrikun Antzerkiaz Blai 2017
Goizeko Izarra taldearen lan bat. Argazkia: Goizeko Izarra
Egitaraua:- Azaroak 12: Etxeko saltsak. 19:00etan. Sarrera: 5 euro. Aktoreak: Aitziber Garmendia, Ane Gabarain, Miren Gojenola, Mikel Laskurain, Aitor Fernandino. Taldea: Txalo produkzioak. Sinopsia: Greg eta Ginny maitaleak dira eta bizimodu zoriontsuan, ustez, sekreturen bat baitago tartean, isil-gordean. Ginnyk gurasoen landetxera, bisita egitera doala esango dio, baina gezurretan ari da. Izan ere, Philip, bere maitale sekretuarengana doa, harreman sekretua bertan behera utzi behar dutela esateko asmoz. Gregek, susmo txarra hartuta, neska laguna segiko du eta neskalaguna baino lehen iritsiko da Philip eta Sheila bere emaztea, bizi diren landetxera. Ginnyren gurasoak direlakoan dago. Ginnyk Philipi aitaren plantak egitea eskatzen dio.
- Azaroak 17: Sarean kateatuak. 19:00etan. Sarrera doan. Taldea: Nomofobikak.
- Azaroak 19: Kondaira baten truke. 18:00etan. Sarrera doan. Familia guztiarentzat. Taldea: Patata tropikala.
- Azaroak 26: Ixildu zaitez eta alde hemendik, Hau kuxidadea eta Maixtriaineko zorrixak eta samielako ardixak antzezlanak. 19:00etan. Sarrera doan. Aktoreak: Goizeko Izarra antzerki taldeko kideak.
- Azaroak 30: Auzrkezpena, Non dago festa?, Eta zuk zer duzu? eta Artista famili bat antzezlanak. Akelarre antzerki taldea. Ikastetxeentzako saio berezia. 10:00etan.
- Abenduak 2: Auzrkezpena, Non dago festa?, Eta zuk zer duzu? eta Artista famili bat antzezlanak. Akelarre antzerki taldea. 19:00etan.
- Abenduak 17: Lapurreta museoan, Entsegu arratsalde bat eta Klase partikularrak etxean antzezlanak. 19:00etan. Sarrera doan.