Jose Arrueri buruzko hitzaldia eta bisita egingo dituzte bihar
GERNIKA-LUMO // Jose Arrue euskal margolaria hil zela 40 urte igaro direnean, artistaren bizitzari eta haren lanei buruz hitz egiteko berbaldia eskainiko dute Felix Mugurutzak, Amaia Mujikak eta Felicitas Lorenzok Euskal Herria Museoan. Gitzaldia bukat...
GERNIKA-LUMO // Jose Arrue euskal margolaria hil zela 40 urte igaro direnean, artistaren bizitzari eta haren lanei buruz hitz egiteko berbaldia eskainiko dute Felix Mugurutzak, Amaia Mujikak eta Felicitas Lorenzok Euskal Herria Museoan. Gitzaldia bukatuta, gainera, bisita egingo dute museoan, Arrueren artelanak ezagutzekotan. Hitzaldiagaz eta bisitagaz gozatu nahi duenak bihar izango du aukera, 18:30etik aurrera. Doakoa izango da sarrera, eta euskaraz zein gazteleraz ariko dira.