Urdaibaiko koba eta ur zuloetatik ibilbidea egingo du Goi-Zalek
Gernika-Lumoko Goi-Zale Mendi Taldeak zapaturako irteera berri bat antolatu du. Ibibilbidea Nabarnizen hasiko dute, eta Gautegiz Arteagan bukatu, eta bitartean, Urdaibaiko txokoak ezagutzeko aukera izango dute bertan parte hartzen dutenek: hala nola, k...
Nabarnizera nork bere kontura joan nahi badu, 07:50ean bidegurutzean egon beharko du, eta autobusez bertaratu nahi duenak, aldiz, 07:30ean dauka ordua jarrita Gernika-Lumoko autobus geltokian.
Bueltarako autobusa izango du nahi duenak Bird Centerretik Gernika-Lumoraino. Baina Gernikaraino oinez joateko aukera ere egongo da. Ibilbidea honakoa izango da: Nabarniz-Mikel Deuna baseliza-Zabaleta-Berengarai-Goiko Atxa-Bustarrigan ondoko pista-Geranda mendia-EreƱo (Elexalde)-Muruetagana-Arlanburu-Larragane-Garategana-Armotxeko lepoa-Ondobakozulo-Olagorta-Argatxako ur zuloa-Portu-Ozollo-Arteagako gaztelua-Gautegiz Arteaga (20 km).
Izena ematea beharrezkoa
Ibilbidea egin nahi duenak, ohi legez, izena eman beharko du taldearen elkartean (Pedro Elejalde, 8 / 94-625 84 78-639 64 67 23 / goizale@goizale.com). Autobusaren prezioa 5 eurokoa dela jakinarazi du elkarteak.