Askotariko txapelketak egongo dira aukeran San Martin jaietan
Bermeon, Foruan, Ereñon, Sukarrietako Kanala auzoan eta Aulestiko Malats auzoan ospatuko dituzte sanmartinak asteburuan. Odoloste txapelketa egingo dute BermeonUdazkenak ere jaietaz gozatzeko aukera eskaintzen du, eta oraingoan, sanmartinen txanda ail...
Bermeon, Foruan, Ereñon, Sukarrietako Kanala auzoan eta Aulestiko Malats auzoan ospatuko dituzte sanmartinak asteburuan. Odoloste txapelketa egingo dute Bermeon
Udazkenak ere jaietaz gozatzeko aukera eskaintzen du, eta oraingoan, sanmartinen txanda ailegatu da. Aurten, gainera, zapatuz dator santuaren eguna, hortaz, asteburuan Bermeon, Foru- an, Ereñon, Sukarrietako Kanala auzoan eta Aulestiko Malats auzoan izango da jaiez gozatzeko aukera.Bi eguneko egitaraua prestatu dute Foruan. Urtero legez, karakol txapelketa ez da faltako; domekan egingo dute, eta bost kazolarik gozoenentzako sariak banatuko dituzte. Parte hartzaileek gutxienez 30 zentimetro dauzkaten kazoletan prestatu beharko dituzte karakolak, eta horiek bost lagunentzako beste ale eduki beharko dituzte. Era berean, baserritarrek zein artisauek beraien produktuak erakusteko eta saltzeko aukera edukiko dute Nekazal Azokan. Animalien erakusketa ere egongo da.
Bestalde, tute, igel, mus eta briska txapelketak ez dira faltako asteburuan herrian.
Zortzi harategi azokan
Andeko tabernak Bermeoko Udalaren laguntzagaz antolatuta, XVI. San Martin Azoka egingo dute domekan, Lameran. Baserri giroa nagusi izango da txerriki produktuari lotutako azoka horretan. Zortzi harategik eskainiko dituzte produktuak, eta horiek dastatzeko aukera ere emango dute. Txerrikiaz gain, beste hainbat produktu ere egongo dira aukeran: ogia, euskal pastela, gazta, eztia, patea…
Azokaren protagonista nagusia, hala ere, buzkentza izango da, Bermeoko Udalaren XVI. Odoloste Txapelketa egongo da jokoan. Herri ezberdinetako 25 partaide inguruk parte hartuko dute txapelketan.
Aurten, gainera, Eutsi Gogor, Danok batera proiektuagaz bat eginda, pintxo solidarioak jarriko dituzte salgai azoka eremuan bertan.
Ereñon, berriz, indaba txapelketan parte hartzeko aukera edukiko dute hango bizilagunek, zapatuan; 14:00etarako prest eduki beharko dituzte lapikoak parte hartzaileek.
San Martin Egunean bertan, Sukarrietako Kanala auzoan bazkari herrikoian batuko dira, eta Aulestiko Malats auzoan, berriz, mezaren ostean kopaua edukiko dute doan.