Lekeitiok, Mutrikuko mutilek, Aurrerak, Artibaik eta Berriatukok zapatu arratsaldean jokatuko dituzte euren partiduak. Zelairatzen lehenak
Lekeitio eta Mutriku futbol taldeak izango dira, biek jokatuko baitute 16:30ean.
Lekeitiarrak Usansolon arituko dira Umore Ona taldearen aurka eta
mutrikuarrak berriz etxean Vasconiaren aurka. Bi taldeak garaipena lortzen saiatzeko asmoagaz zelairatuko dira, azken jardunaldian ez baitzuten punturik lortu.
Jokatzen hurrengoa
Aurrera Kirol Elkartea izango dira. Zaldupen jokatuko dute 17:00etatik aurrera Elorrioren aurka. Hauek ere iragan asteburuko porrot mingarriari buelta ematen saiatuko dira. Badaukate gogoa etxeko zaletuei poztasun bat emateko, irailaren 30etik ez baitute hiru puntuak Zaldupen lagatzea lortu.
Mikel Landaribar aurrerako jokalaria baloiagaz. Argazkia: Aurrera K.E.
Zapatuan jokatuko duten azkenak azken jardunaldian garaipena lortu zuten bi taldeak izango dira:
Artibai eta Berriatuko. Biek jokatuko dute etxetik kanpo.
Artibai Futbol Taldeak Astrabuduako taldeagaz neurtuko ditu indarrak 17:15ean San Lorenzo futbol zelaian eta
Berriatuko Futbol Taldeak berriz 19:00etan jokatuko du Amorebietaren bigarren taldearen aurka Txolon zelaian.
Domekan arituko diren bakarrak
Mutriku Futbol Taldeko neskak izango dira. Etxean jokatuko dute 16:30ean Aloña Mendiren aurka. Oñatiarrek mutrikuarrek baino bi puntu gehiago dituzte sailkapenean, beraz, garaipena etxean geratuz gero aurrerapausoa emango dute sailkapenean
Leire Fernandezen neskek.