Zerrendak eskariz betetzeko sasoia
Udazkeneko kanpaina hasi du Errigorak; milaka saski prestatu dituzte boluntarioek, eta, azaroaren 14a bitartean, eskaria egiteko aukera edukiko dute euskal herritarrek.Herrilana du lelo Errigoaren kanpainak, eta auzolanean prestatu dituzte milaka saski...
Udazkeneko kanpaina hasi du Errigorak; milaka saski prestatu dituzte boluntarioek, eta, azaroaren 14a bitartean, eskaria egiteko aukera edukiko dute euskal herritarrek.
Herrilana du lelo Errigoaren kanpainak, eta auzolanean prestatu dituzte milaka saski, euskarari puzka datozen nafar produktuz beteriko otzarak. Orain zerrendak eskariz betetzeko ordua da, eta euskal herritarrek horretarako aukera izango dute azaroaren 14a bitartean.Bi saski prestatu dituzte boluntarioek, zuria eta beltza. Errigoraren webgunean eskatu daitezke, horretarako aukera ematen duten eskaera lekuetan (www.errigora.eus). Bestela, eskaerak egiteko guneak egokitu dituzte Euskal Herriko hainbat herritan. Busturialdean, Lea-Artibain eta Mutrikun ere otzarak eskatzeko guneak jarri dituzte.
Elikadura burujabetzaren eredua jarraituta, eta Nafarroako ekoizleei bultzada emanez, euskarari ere arnasa ematen dio Errigora ekimenak.
Izan ere, saskien salmentatik biltzen duten diru guztiaren %25 Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari laguntzera bideratuko dute ekimenaren bultzatzaileek, euskara ofiziala ez den zonaldeko euskalgintzari laguntzera, hain zuzen.
Hori da egitasmoaren helburuetako bat, baina baita Nafarroa hegoaldeak propio dituen produktuak Euskal Herriko plazan kokatzea ere, urrunekoen ordez bertokoen kontsumoa bultzatzeko.
«Herria egiteko» aukera
Oreretan egin zuen udazkeneko kanpaina abiatzeko ekitaldia, eta bertan jarri zuten, baita, tokiz toki ibili den Errigoraren karpa ibiltaria.
Ekitaldiaren hasieran, Oreretako Errigorako lantaldeko kide Eneko Guridik azaldu zuenez, «Nafar hegoaldeko euskalgintzak hain beharrezkoa duen elkartasunezko puzkada anaikor bat bidaltzeko aukera» daukate kanpainagaz bat egiten duten herritarrek. Horrela, zonalde horretako nekazariei beraien ogibidean lagunduko dietela esan zuen Guridik, ekimen alai, anitz eta behetik gorakoa dena hauspotzeagaz batera.
egitekoa», Guridiren esanetan.