Gurasoentzako hitzaldia emango dute Mendexan, astelehenean
Gurasotasuna: Lortu ahal da! izenburupean, hitzaldia eskainiko dute Mendexako udaletxeko ganbaran, astelehenean, 18:00etatik 19:00etara, gurasoei zuzenduta.ETXADI familiekin, hezkuntzako eta gizarte zerbitzuko profesionalekin lan egiten duen talde prof...
ETXADI familiekin, hezkuntzako eta gizarte zerbitzuko profesionalekin lan egiten duen talde profesionala da, eta bertako kideek azaldu dutenez , seme-alabekin jarduteko eta horiek hezteko ikuspegi desberdinak daude. Hau da, guraso-erantzukizuna interpretatzeko modu desberdinak daude, eta horiei buruz jardungo dute. «Hala ere, badira oinarrizko printzipio batzuk, gurasotasuna erantzukizunaren jardunaren bizkarrezur direnak.
Printzipio hauek umeen eta nerabeen garapen egokia eta ongizate fisikoa eta mentala sustatzen dute».
Berbaldiari buruzko argibide gehiago nahi duten gurasoek 94-616 90 78. telefono zenbakira deitu dezaketela eman dute jakitera.
Lea-Artibai Amankomunazgoak Ziortza-Bolibarren, Mendexan eta Gizaburuagan antolatu dute aipatu hitzaldia. Ziortza-Bolibarren urriaren 25ean eman zuten, eta Gizaburuagan abenduaren 12an izango da gurasoentzako saioa.