New Generation Fest musika jaialdia antolatu du Kapilla Rock elkarteak
New Generation Fest musika jaialdia hartuko du bihar, antzinako Jose Done ikastetxeko Kapillak.18:00etatik aurrera, Bermeoko 7 musika talde gaztek parte hartuko dute jaialdi berri horretan: Casus Belli, Zartada, Zona Cero, Urgatz, F.I.T.A., Etxekalte e...
18:00etatik aurrera, Bermeoko 7 musika talde gaztek parte hartuko dute jaialdi berri horretan: Casus Belli, Zartada, Zona Cero, Urgatz, F.I.T.A., Etxekalte eta Salitre. Kontzertuen ostean, DJ Fondak jarriko du musika.
Lau euro balioko du sarrerak. Sarreragaz, zozketa batean parte hartzeko aukera egongo da: taldeen materialarekin osatutako otzara bat eta tatuaje sesio bat zozkatuko dituzte.
Kapilla Rock elkarteak antolatu du jaialdia, Nuntxaku Gauak eta Irudiren laguntzagaz.