Sardinaren egoera dela eta, adituen iritzia kontuan hartzeko eskatu dute
2018 urtean sardinarik ez arrantzatzea proposatu dute, nahiz eta jakin eragin negatiboa edukiko duela arrantzaleengan. Espainia eta Portugalen kuota 13.500 eta 15.000 tona artean egongo daSardina egoera txarrean dagoela eta, zientzialari adituen gomend...
2018 urtean sardinarik ez arrantzatzea proposatu dute, nahiz eta jakin eragin negatiboa edukiko duela arrantzaleengan. Espainia eta Portugalen kuota 13.500 eta 15.000 tona artean egongo da
Sardina egoera txarrean dagoela eta, zientzialari adituen gomendioak kontuan hartzeko eskatu dute zenbait erakundek.Itsasoaren Azterketarako Nazioarteko Kontseiluak urriaren 20an azaldu zituen 2018 urtera begira iberiar sardinari buruz zientzialariek emandako aholkuak. Euren gomendioa datorren urtean sardinarik ez arrantzatzea da.
Arrantzaren inguruko Gobernuz Kanpoko Erakundeen Portugalgo Batzarrak eta Espainiako Ecologistas en Accion, Fundacio ENT, SEO/Birdlife eta Oceana erakundeek mezu garbia helarazi nahi izan diote Espainiako eta Portugaleko gobernuei: zientzialarien gomendioei jarraitzeko, eta, are gehiago, sardinaren kasuan.
Bi herrialdeetako ordezkariak Europako Batzordean egon ziren bilduta 2018ko kuota negoziatzen. Espainiako Nekazaritza eta Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak jakitera eman zuenez, bi herrialdeen arteko kuota 13.500 eta 15.000 tona artean kokatuko da. Hori horrela izatekotan, zientzialariek egindako gomendioak ez dituztela errespetatuko eman dute jakitera.
Gobernuz Kanpoko Erakundeek elkartasuna adierazi nahi izan diete arrantzaleei, eta esan dute jakitun direla arrantzarik ez egiteak sektorean dakartzan eragin negatiboez. Baina, hala eta guztiz ere, gogorarazi nahi izan dute geratzen den sardinaren egoera ikusita, plan estrategiko baten beharra dagoela, berehala espeziea errekuperatzeko.