0-10 urte bitarteko umeen gurasoentzako hitzaldia emango dute
Ondarroako Udalak antolatuta, guraso eskolen barruan hitzaldia emango dute gaur Etxelilan, 17:30etik 19:30era.0-10 urte bitarteko haurren gurasoei zuzenduta egongo da gaurko saioa. Mugek duten zentzua eta beharra aztertuko dituzte, eta azalpenak eman. ...
0-10 urte bitarteko haurren gurasoei zuzenduta egongo da gaurko saioa. Mugek duten zentzua eta beharra aztertuko dituzte, eta azalpenak eman. Zein muga, noiz eta nola jarri azalduko dute, muga horiek betetzen ez dituen haurraren atzean zer dagoen hausnartzeaz gain.
Nerea Mendizabal psikopedagogoa eta gizarte hezitzailea eta Ondarroako Udaleko Hezkidetza programako Urtxintxa Eskolako hezitzaileak izango dira eskola ematen. Aurten ere Ondarroako hezkidetza programak eta guraso eskolek bat egiten dute saio hauetan.