Eguenean izango da hitzaldia, 19:00etan Kofradia Zaharrean
Lea-Artibai eta Mutrikuko amnistiaren aldeko mugimenduak antolatuta. Hiru gaiak jorratuko dituzte, eta baita
espetxeak, gaixotasunak eta militantziak elkarren artean daukaten erlazioa ere.
Hitzaldian
Gotzon Iparragirre, Gotzon Gogorza eta Agurtzane Ezkerrak hartuko dute hitza. Lehenengo biak Ibon Iparragirre eta Aitzol Gogorza preso gaixo larrien anaiak dira hurrenez hurren, eta hirugarrena berriz preso politiko ohia.

Kofradia zaharrean egindako aurkezpena. Argazkia: amnistiaaskatasuna.blogspot.com