Kepa Arrizabalagak Espainiako selekzio nagusian debutatu du
Kepa Arrizabalaga atezain ondarrutarrak Espainiako selekzio nagusiagaz debuta egin zuen.Zapatu gauean jokatu zuen lehen partidua Malagako (Espainia) La Rosaleda futbol zelaian, Costa Ricako selekzioaren aurka. 5-0 irabazi zuten eta, lan handiegirik edu...
Zapatu gauean jokatu zuen lehen partidua Malagako (Espainia) La Rosaleda futbol zelaian, Costa Ricako selekzioaren aurka. 5-0 irabazi zuten eta, lan handiegirik eduki ez zuen arren, taldeak bere beharra eduki zuen momentuetan ondo erantzun zuen ondarrutarrak. Lagunarteko prestakuntza partidua izan zen.
Partiduaren amaieran «egun berezia» izan zela aitortu zuen, eta debuta egitearren «oso pozik» zegoela azpimarratu zuen.
Athletic Cluben jokatzen duen atezainari martxoaren 21ean deitu zion lehen aldiz Julen Lopetegi hautatzaileak, Israel eta Frantziaren aurkako partidetarako. Aurretik, 17, 19, 20 eta 21 urtez azpiko selekzioetan aritu izan da Arrizabalaga. 2012an Estonian jokatutako Europako 19 urtez azpikoen txapelketa irabazi zuen.
Orain 2018an Errusian jokatuko den Munduko Txapelketarako deialdian sartzeko helburua dauka atezain ondarrutarrak.