Kitto dendarien elkarteak udazkeneko zozketa egin zuen zapatu eguerdian Eskolapean. Txartelak eskuetan zituzten jendez bete zen botika eta Bitali tabernaren aurreko partea, aurtengo zorteduna zein izango zen jakiteko. Agurtzane Eskribano Kitto elkartek...
Kitto dendarien elkarteak udazkeneko zozketa egin zuen zapatu eguerdian Eskolapean. Txartelak eskuetan zituzten jendez bete zen botika eta Bitali tabernaren aurreko partea, aurtengo zorteduna zein izango zen jakiteko. Agurtzane Eskribano Kitto elkarteko kideak aurkeztu zuen ekitaldia, eta txartelez betetako edukiontzi handi batetik Nerea Murelagaren zenbakia atera zuten. Irabazleak 500 euro izango ditu elkarteko dendetan gastatu ahal izateko. Kitto Eguna girotzeko, gainera, Burrunba elektrotxaranga ibili zen goiz osoan Lekeitioko kaleak alaitzen, eta dantzan jarri zituen herritarrak.