Nagusien futbol talde gehienek bihar jokatuko dituzte partiduak
Bihar jokatuko dituzte partiduak Lea-Artibai eta Mutrikuko nagusien sei taldeetatik bostek.Mutriku Futbol Taldeko mutilak izango dira bakarrik domekan jokatuko dutenak. 16:30ean jokatuko dute Añorgaren aurka, Rezola futbol zelaian. Jardunaldia zabaltz...
Mutriku Futbol Taldeko mutilak izango dira bakarrik domekan jokatuko dutenak. 16:30ean jokatuko dute Añorgaren aurka, Rezola futbol zelaian. Jardunaldia zabaltzeaz Berriatuko arduratuko da. Bihar 16:00etan Etxebarri B taldea hartuko dute Ibarran. Ordu erdi beranduago ariko da Lekeitio Futbol Taldea. Mikel Badiolaren mutilek Aranguren taldearen aurka jokatuko dute Larrotegin. 17:00etan jokatuko dutenak Aurrera Kirol Elkartea eta Artibai Futbol Taldea izango dira. Ondarrutarrek Arrigorriagan jokatuko dute Paduraren aurka, eta markina-xemeindarrek, aldiz, Barroetan, Bermeo B taldearen aurka.
Bihar zelairatuko den azken taldea Mutrikuko nesken taldea izango da. 18:00etan jokatuko dute, Unben, Eibar taldearen aurka.