Bi domina lortu ditu Isuntzak Donostiako XIX. Ergometro Txapelketan
Peio Mugirak urrezko domina irabazi du gazte mailan. Marcos Chirutek zilarrezko domina lortu du kadete mailan. Gazte guztien lana nabarmendu du elkarteakEmaitza onekin itzuli dira Donostiatik Lekeitioko Isuntza Arraun Elkarteko arraunlariak. Joan den z...
Peio Mugirak urrezko domina irabazi du gazte mailan. Marcos Chirutek zilarrezko domina lortu du kadete mailan. Gazte guztien lana nabarmendu du elkarteak
Emaitza onekin itzuli dira Donostiatik Lekeitioko Isuntza Arraun Elkarteko arraunlariak. Joan den zapatuan Benta-Berri kiroldegian lehiatu zen XIX. Indoor Arraunketa Estropada Herrikoian parte hartu eta bi domina lortu zituzten. Peio Mugira gazte mailako arraunlariak urrezko domina irabazi zuen, eta Marcos Chirut kadeteak zilarrezkoa.Guztira, 491 arraunlarik parte hartu zuten Donostiako ergometro txapelketan, kategoria desberdinetan banatuta. Isuntzako 20kk parte hartu zuten proban: sei mutilek egin zuten alebin mailako proba, beste lauk lehiatu zuten txikien mailakoa, eta hamar arraunlari aritu ziren kadete mailako norgehiagokan.
Gazte horien guztien lana nabarmendu dute Isuntza Arraun Elkarteko arduradunek. «Nahiz eta bi medaila lortu, eta Isuntzarentzat ongietorriak izan, gazte guztiak Donostian egindako ahalegina eta denboraldia hasi zenetik egiten ari diren lana ere azpimarratzekoa eta txalotzekoa da».
Horrelako emaitzak lortzea ez dela erraza gaineratu du Lekeitioko arraun elkarteak. «Horrek ilusioz eta indarrez betetzen gaitu guztiok, aurrera egiteko».