Adimen emozionala landuko dute asteon, bi hitzalditan
Adimen emozionalaren berri izateko hitzordu bi izango dituzte asteon Markina-Xemeingo gurasoek. Bera Kruz Ikastolak antolatutakoa bihar, eta Bekobentako Oizpe Guraso Elkarteak antolatutakoa etzi.¿Hasta donde podemos meternos en sus vidas? gaia landuko...
¿Hasta donde podemos meternos en sus vidas? gaia landuko du bihar, 18:00etan, Esperantza aretoan, adimen emozionalean aditu Roberto Aguado psikologoak. Familiei eta oro har publiko zabalari formakuntza eskaintzeko baliagarria izango da.
Bekobentako Oizpe Guraso Elkarteak, berriz, Sara M. Sanabria gonbidatu dute hitzaldira. Sanabria familiako bitartekotasunean, diziplina positiboan, psikologia klinikoan eta osasunaren psikologian aditua da. Adimen emozionala eta gatazken kudeaketa landuko dituzte etzi, 18:00etan hasita, Markina-Xemeingo kultur aretoan. Hitzaldia euskaraz izango dela eta doako zaintza zerbitzua egongo dela aurreratu dute Bekobenta Eskola Publikoko Oizpe Guraso Elkarteko kideek.