Goizeko Izarra antzerki taldeak zenbait antzezlan eskainiko ditu
domekan Mutrikun. Antzerkiaz Blai! jardunaldien barruan, herriko antzezleak
19:00etan igoko dira Zabiel kultur etxeko oholtzara.
Mutrikuarrek
Ixildu zaitez eta alde hemendik, Hau kuxidadea eta
Maixtrianeko zorrixak eta Samielako ardixak lanak antzeztuko dituzte.
Antolatzaileek nabarmendu dute
14 urtetik gorako ikusleei zuzendutako lanak izango direla domekakoak. Sarrera doakoa izango da eta beraz dei egin diete herritarrei herrian bertan egindako lanetaz gozatzera.

Goizeko Izarra antzerki taldeak San Juanetan eskainitako ikuskizuna. ARgazkia: Goizeko Izarra