Emakume raketistei buruzko erakusketa zabaldu dute Mutrikun
Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, emakume raketistei buruzko erakusketa antolatu dute Zabielen.Kultur etxeko erakusketa gelan dago ikusgai pilota munduan Euskal Herritik kanpo arrakasta lortu zuten lehen kirolariei buru...
Kultur etxeko erakusketa gelan dago ikusgai pilota munduan Euskal Herritik kanpo arrakasta lortu zuten lehen kirolariei buruzko erakusketa. Astelehenean zabaldu zuten, eta domekara arte egongo da ikusgai. Astelehenetik barikura 17:00etatik 19:00etara egongo da zabalik, eta asteburuan, berriz, 12:00etatik 14:00etara.
Erakusketa hainbat panelek osatzen dute, eta bertan dauden testu eta argazkien bitartez kirol horren historiari errepasoa egiten zaio. Emakume asko aritzen zen garai batean raketan jokatzen, eta askok ospe handia lortu zuten bai espainiar estatuan eta baita Amerikan ere. Mutriku zen emakume horientzako raketak egiten ziren lekuetako bat.