Goitisologaz eta Goñigaz solasaldian elkartu dira
Marraixo Kirol Klubak antolatuta, Joanes Goitisolo gernikarragaz eta Imanol Goñi natxituarragaz solasaldian batu ziren domeka arratsaldean, Munitibarko udal aretoan. Batik bat atletismoari eta mendi lasterketei buruzko hitzaldi-solasaldia izan zen, et...

Marraixo Kirol Klubak antolatuta, Joanes Goitisolo gernikarragaz eta Imanol Goñi natxituarragaz solasaldian batu ziren domeka arratsaldean, Munitibarko udal aretoan. Batik bat atletismoari eta mendi lasterketei buruzko hitzaldi-solasaldia izan zen, eta bi korrikalariek euren esperientziaren berri eman zieten bertaratutakoei. Biak ala biak denboraldi bikainak burutzen ari dira azken urteetan, eta udal aretoan bildutakoek adi entzun zituzten haien azalpenak.