Musikaren inguruan, jai
Santa Zezilia ospatuko dute Bermeon, Gernikan, Mundakan, Berriatuan, Markina-Xemeinen eta Ondarroan. Musikalean ekimena eta bestelako emanaldiak ere eskainiko dituzteSanta Zezilia eguna musikagaz ospatzea baino beste modu hoberik ez dagoelako, hainbat ...
Santa Zezilia ospatuko dute Bermeon, Gernikan, Mundakan, Berriatuan, Markina-Xemeinen eta Ondarroan. Musikalean ekimena eta bestelako emanaldiak ere eskainiko dituzte
Santa Zezilia eguna musikagaz ospatzea baino beste modu hoberik ez dagoelako, hainbat kontzertu antolatu dituzte han eta hemengo herrietan.Gaur ospatuko dute musikarien zaindariaren eguna, baina hurrengo egunetan ere izango da zer egin Lea-Artibai eta Busturialdeko herrietan. Musikalean ekimenaren baitan murgilduko dira, esaterako, Bermeon, Gernika-Lumon, Berriatuan, Markina-Xemeinen eta Ondarroan.
Mundakan eta Bermeon txistularien eta herriko abesbatzen soinuek alaituko dute herria gaur, eta Gernikan eta Ondarroan, musika eskolako ikasleen abestiez gozatzeko aukera egongo da.
Bestalde, Santa Zezilia ospatuz, Markina-Xemeingo eta Berriatuko Tarine musika eskolak Zertzelada Musikala eskainiko du bihar, Markina-Xemeinen eta Berriatuan. Aurreratu dutenez, musika eskolan egiten duten ekintzen erakustaldia izango da, eta Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak (EHME) antolatzen duen Musikalean ekimenaren baitan dago.
Markina-Xemeinen hiru-lau abesti eskainiko dituzte. Horretan, Tarineren tailerrean parte hartzen duten 4 eta 6 urte bitarteko ikasleek bi abesti eskainiko dituzte. Bestetik, solfeoan aritzen direnek beste pare bat abesti eskainiko dituzte. Ekitaldiagaz amaitzeko, parte hartzaile guztiek Musikalean abestia abestuko dute, batera. Eta ekitaldiaren amaieran, mokadutxoa jango dutela aurreratu dute. Berriatuan ere antzerako ekimena egingo dute. Lehenengo, udaletxera kalejira egingo dute, eta, ostean, Zertzelada Musikala. Aurreratu dutenez, musika eskolako ikasleek bizpahiru abesti eskainiko dituzte, eta azken kanta Musikalean izango da. Berriatuan ere mokadutxoa jango dute ekitaldia amaitzen denean.
Markina-Xemeinen zein Berriatuan, ikasleak kamiseta laranjagaz aterako dira kaleak girotzera.