Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Nerea Ibarzabalek laugarren egin du Amurrioko finalaurrekoan

Markina-xemeindarrak 675,5 puntu eskuratu ditu. Bakarkako lanean jardun du hobetoen, saioari amaiera biribila emanez. Domekan jokatuko da hurrengo saioa, Donibane LohizunenBakarkako gogoangarri bategaz biribildu zuen domekan Amurrion jokatu zen Bertsol...

Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2017/11/22

Markina-xemeindarrak 675,5 puntu eskuratu ditu. Bakarkako lanean jardun du hobetoen, saioari amaiera biribila emanez. Domekan jokatuko da hurrengo saioa, Donibane Lohizunen

Bakarkako gogoangarri bategaz biribildu zuen domekan Amurrion jokatu zen Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoa Nerea Ibarzabal bertsolari markina-xemeindarrak. Txapelketa osoan bezala, ondo aritu zen Ibarzabal, eta ezin hobeto amaitu zuen.

Zozketak erabakitako hurrenkeran, Jon Maia, Nerea Ibarzabal, Jon Martin, Beñat Gaztelumendi, Etxahun Lekue eta Sustrai Colina bertsolariak aritu ziren Aintzane Irazustaren aginduetara. Sustrai Colinak eskuratu zituen puntu gehien, 701. Gainerako bertsolariei dagokienez, 694,5 puntu lortu zituen Beñat Gaztelumendik; 681,5 Jon Maiak; 675,5 Nerea Ibarzabalek; 668,5 Jon Martinek eta 615 Etxahun Lekuek.

Kartzelakoan lortu zituen puntu gehien Markina-Xemeingo bertsolariak, 149,50, hain zuzen. Usaina sumatu eta urduri jarri zara gaiagaz ondo moldatu zen; hilekoagaz lotu zuen gaia, trebeziaz.

Bestalde, joan den itzulian ez bezala. puntua emanda bakarka aritu beharrean, binaka aritu ziren bertsolariak, eta hor lortu zituen puntu gutxien (129,50). Beñat Gaztelumendigaz aritu zen Ibarzabal puntutan.

Zortziko handian, berriz, 133,50 puntu eskuratu zituen, 131 zortziko txikian eta hamarreko txikian 132.

Finalaurrekoen batura

Joseba Santxok, Mirari Azula lekeitiarrak, Eneko Bidegainek, Ekaitz Elorriagak, Eneritz Azkuek, Karlos Ibargurenek eta Nerea Bruñok osatu zuten Amurrioko epaimahaia, eta idazkari Joxe Mari Altuna eta Esti Zengotitabengoa aritu ziren. 1.325 lagun elkartu ziren aretoan saioa ikusteko.

Hiru saiok osatuko dute domekan hasi zen bigarren itzulia, eta bertan lortutako puntuazioa lehen itzulikoari batuko zaio. Batura horrek erabakiko du zeintzuk bertsolari egongo diren abenduaren 17an jokatuko den final handian.

Lehen itzulian Maule-Lextarren lortutako 663 puntuak eta domekan Amurrion irabazitako 675,50 puntuak batuta, Nerea Ibarzabalek 1.338,50 puntu eskuratu ditu guztira, beraz, finalaurrekoan.

Donibane Lohizune eta Iruñean izango dira hurrengo saioak hurrenez hurren, domekan eta abenduaren 2an. Guztiak amaitutakoan jakingo dira finalistak.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.