Sapur 5eko etxebizitza sozialak alokairuan jarriko ditu udalak
Lekeitioko Udalak Sapur 5eko A lursailean (Aldamiz Etxebarria 28-30) dituen etxebizitza sozialak alokairuan emateko prozedura jarri du martxan. Azaroaren 10ean egindako Tokiko Gobernu Batzordean onartu zi- tuzten oinarriak, eta udalaren webgunean jarri...
Daukaten asmoa lursail horretan dauden etxebizitza eta horiei dagokien trasteleku eta garajeak adjudikatzea dela jakitera eman du udalak, «txanda ezberdinetan baremazio bidez». Horrez gain, etorkizunean hutsik geratu daitezkeen etxebizitzak betetzeko itxarote zerrenda ere osatuko dute.
Eskaerak aurkezteko epea bihar zabalduko dute, eta abenduaren 15eko 14:00ak arte egongo da zabalik, egun hori ere barne. Dokumentazioa udaletxean edo hirigintza@lekeitio.eus helbide elektronikora idatzita eskatu daiteke.
Alokairuko kontratuaren iraunaldia 5 urtekoa izango dela zehaztu dute oinarrietan, sinatzen den egunetik hasita.