Parte hartu nahi dutenek
oraindik ere izena eman dezakete, 652 73 94 65 telefonora whatsappa edo
ziortzabolibarmendimartxa@gmail.com helbide elektronikora mezua bidalita (izen abizenak zehaztu behar dira).
14 urtera bitartekoek 6 euro ordaindu behar dituzte, eta gainontzekoek 12 euro. 30 35 0008 77 008.1. 02620.5 kontu korronte zenbakiak sartu behar da dirua.
Iazko parte hartzaile batzuk martxaren hasieran.
Argazkia: Aranbaltz Kultur Elkartea.
Ziortza-Bolibarko desanexioaren XIII. urteurrena gogoratuz,
domekan egingo dute XI. mendi martxa.
Ibilaldi luzea
25,8 kilometrokoa da, eta laburragoak, berriz,
10,8 kilometro ditu. Lehena egiteko bost ordu eta erdi inguru behar dira, eta ibilbide laburra osatzeko gutxi gorabehera bi ordu eta erdi.
Martxan zehar partaideak indarberritzeko Iruzubietan, Oizko Iturzuri Aterpetxean eta Ziarregin ipiniko dituzte
hornidura guneak, eta amaieran ere jan-edanik ez da faltako plazan. Gainera, nahi dutenek martxa amaituta dutxatzeko aukera izango dute.
Aranbaltz Kultur Elkartetik zein udaletik ibilaldi bietako parte hartzaileek jakin beharreko pare bat ohar zehaztu dituzte. Ingurumena garbi mantendu eta errespetatzeko, eta zerbait gertatuz gero, 652 73 94 65 telefono zenbakira deitzeko eskatu dute.
IBILBIDEAK:
- LUZEA (25,8 KILOMETRO)
Irteera: 08:00etan, plazan (gosaria 07:30).
Ibilbidea: Ziortza-Bolibar-Gontzugarai-Gerrike-Ziarregi-Zeinke-Zabaleak-Iruzubieta (hornidura)-Arta-Gorrixa-Longa-Oizko Iturzuri Aterpetxea (hornidura)-Oiz Eolikoak-Kortaguren-Ziortza-Bolibar.
- LABURRA (10,8 KILOMETRO)
Irteera: 10:30ean, plazan (gosaria 10:00).
Ibilbidea: Ziortza-Bolibar-Gontzugarai-Gerrike-Ziarregi (hornidura)-Zeinke-Zabaleak-Iruzubieta-Altza-Alegrixe-Bolibar.